Skip to main content

Bizi Hadi

Kirolaren bidez inklusioa bultzatuz

21 Api 2025

Gizarte inklusiboago bat eraikitzeko konpromisoari eutsiz, Orona Fundazioak Bizi Hadi proiektua babesten du. Oñatin egoitza duen ekimen honek aktiboki lan egiten du kirolaren bidez desgaitasuna duten pertsonen ongizatearen eta gizarteratzearen alde.

Klubak lau sail ditu —atletismoa, txirrindularitza, triatloia eta igeriketa—, eta, horiei esker, klubeko kideek beren gaitasun eta helburu pertsonaletara ondoen egokitzen den diziplina aurki dezakete. Kirola egiteaz gain, Bizi Hadik egokitutako lehiaketetan parte hartzen du, eta, horrela, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak eta talentua ikusarazten laguntzen du, tradizioz oso irisgarriak ez diren espazioetan.

Kirol kluba izateaz gain, Bizi Hadi proiektu bizia eta konprometitua da, hezkuntzaren eta gizarte sentsibilizazioaren alde ere egiten duena. Bertako kideek ikastetxeak bisitatzen dituzte, gazteekin duten esperientzia partekatzen dute eta behar dutenei egokitutako materiala eskaintzen diete, laguntza, inspirazio eta eraldaketa sozialerako sare bat ehunduz.

Orona Fundazioan, Bizi Hadi bezalako ekimenekiko konpromisoa berresten dugu. Ekimen horiek tokiko inklusioa sustatzen baitute, eta komunitate bidezkoagoak, solidarioagoak eta kohesionatuagoak eraikitzen baitituzte.

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora