FIRST LEGO League Spain
Santo Tomas Lizeoko taldearen parte hartzea finalean laguntzen dugu
02 Api 2025

Gazteen talentua bultzatzeko eta STEAM bokazioak sustatzeko dugun konpromisoari jarraiki, Orona Fundazioak laguntza eskaini dio Santo Tomas Lizeoko ikasle-taldeari, martxoaren 29an Ferrolen egin zen FIRST LEGO League Spain finalean parte har zezan.
Erreferentziazko hezkuntza-ekitaldi horretan, 6 eta 16 urte bitarteko 700 gazte bildu ziren, eta haiek berek diseinatu eta programatutako berrikuntza-proiektuak eta robotak aurkeztu zituzten. Edizio honetan, ozeanoen esplorazioa ardatz hartuta, ikasleek soluzio sortzaileak ikertu dituzte, itsas ingurunea hobeto ezagutu eta babesteko.
Santo Tomas Lizeoko taldeak LIZEOBOTS proiektua aurkeztu zuen finalean, proposatutako erronkarekin bat egiten duen berrikuntza-proiektua, eta, horrez gain, hainbat eginkizun tekniko gainditzeko gai den robota eraiki eta programatu zuen. Hilabetetan zehar, gazteek taldean lan egin dute, lankidetza, arazoen konponketa eta pentsamendu kritikoa bezalako gaitasunak garatuz.
Lankidetza-mota horiekin, Orona Fundazioak berretsi egiten du garapen akademikoarekiko duen konpromisoa eta belaunaldi berriak zientziaz eta teknologiaz modu praktiko eta motibagarrian interesatzera bultzatzen dituzten ekimenen laguntza.