Skip to main content

Hegaztiak ezagutu eta kontserbatzeko Openring proiektua

Orona Fundazioan, Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Openrig-en proiektua garatzen laguntzen dugu. Ekimen estrategiko horren helburua da Espainiako hegaztien eraztunketa zientifikoko datuen eskuragarritasuna, berrerabilpena eta ikusgarritasuna hobetzea, ezagutzaren aurrerapenari eta biodibertsitatearen kontserbazioari laguntzeko.

29 Urt 2026

Proiektua Aranzadik kudeatutako Estatuko datu-base ornitologiko garrantzitsuenetako batetik sortu da. Eraztuna duten bi milioi hegazti baino gehiagoren informazioa biltzen du, eta 250.000 berreskuratze erregistratu dira hainbat hamarkadatan, lan zientifiko eta herritarren lankidetzari esker. Datu horiek funtsezkoak izan dira ikerketa-azterketa ugaritarako, baita hegazti migratzaileen jarraipenari eta kontserbazioari lotutako nazioarteko proiektuetarako ere.

Openring-en helburua datu-banku garrantzitsu horri FAIR printzipioak aplikatzea da —informazio erabilgarria, eskuragarria, elkarreragingarria eta berrerabilgarria—, eta ikertzaileek, administrazio publikoek, hezkuntza-erakundeek, enpresek eta herritarrek banku horretan kontsultak egitea erraztea. 

Laguntza honekin, berretsi egiten dugu natura-ondarearen ikerketa, lankidetza eta babesa ikuspegi parte-hartzaile batetik uztartzen dituzten proiektuekiko dugun konpromisoa. 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora