Skip to main content

Tolofolk jaialdia

Folk musika eta herri-kulturari bultzatuz

28 Api 2025

Kultura sustatzeko eta inguruko arte-adierazpenak babesteko konpromisoari jarraikiz, Orona Fundazioak babesa eman dio Tolofolk Jaialdiaren bosgarren edizioari. JeaJeaka kultura-elkarteak antolatzen duen jaialdia apirilaren 23tik 27ra egin zen, Tolosan. Folk musika eta herri kultura maite duten pertsonentzako ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da Tolofolk Jaialdia.

Edizio honetan, ikus-entzuleek folk eszenako talde eta artista nabarmenenak bildu zituen programazio anitz batez gozatu ahal izan zuten, tokiko zein nazioarteko esparrukoak. Musika estilo ezberdinak, instrumentu tradizionalak eta fusio berriak uztartu zituen proposamenarekin.

Orona Fundazioan funtsezkoa iruditzen zaigu Tolofolk bezalako ekimenak babestea, kultura-sarea indartzen baitute eta belaunaldien, nortasunen eta tradizioen arteko topaguneak sustatzen baitituzte. Horrelako jaialdiek gure komunitateetako bizitza kulturala aberasteaz gain, memoria kolektiboari eta ondare kulturalari lotutako adierazpen musikalak zaintzen eta bizitza berria ematen laguntzen dute.

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora